Euskararen Eguna Basauri ikastetxean

Euskara lantzen filosofiaz!

Euskara bultzatzeko asmoz, Basauri ikastetxeko batxillergoko lehen eta bigarren mailako ikasleek eginiko bi proposamenak: hasteko, "zer da filosofía niretzat?" lelopean, honako hau proposatzen dute:

  • Niretzat filosofia gizakiak egiten dituen galderak erantzuten saiatzen den zientzia da.
  • ..... gizakiok egiten ditugun galderak ikasten dituen jakintza da.
  • Filosofia bizitza beste begiekin ikustea da.
  • ..... gizakien galdera garrantzitsuenak ikasten dituen zientzia da.
  • Niretzat filosofia egia bilatzen duen ariketa da.
  • ....... jakintzari sor diogun maitasuna da.
  • Niretzat filosofia jakiteko pasioa da.
  • Niretzat filosofia pentsatzeko beste modu bat da.
 Eta, bestalde, hona hemen filosofo famatuenetarikoen aforismo batzuk: 

  • Pentsatzen dut, orduan existitzen naiz.
  • Filosofia hau da: irizpideak aztertu eta afinatu.
  • Filosofian galderak erantzunak baino garrantzitsuagoak dira.
  • Ez da nahikoa ona egitea, egin ere ondo egin behar da.
  • Alferkeria: atseden hartzeko ohitura nekatuta egon baino lehen.
  • Berez, gizakiari soilik beren ametsengatik ezagutzen zaio.
  • Pesimista bat esperientzia daukan optimista da.
  • Ezagutza zorionaren sare handiena da.
  • Gizakiaren sekretua ez datza soilik bizitzean, baizik eta zertarako bizi den jakitean.
  • Isildu edo, bestela, esan zerbait isiltasuna baino hobea.
  • Ez daude ekintzak, interpretazioak baizik.
  • Izan behar dena izango da.
  • Maitasunak erreinatzen duen lurraldean legeak soberan daude.
  • Zoriontsua ez bazara, zeu zara erruduna.
  • Jakintsuak bere iritzia aldatu ahal du. Ezjakintsuak inoiz ere ez.
  • Gizakiok hilezinaren jeloskor bizi gara.
  • Pentsatu pixkanaka-pizkanaka baina arin-arin hartu zure erabakiak.
  • Soilik hildakoaek ikusten dute gudaren amaiera.
  • Filosofia hiriaren alaba da.